→Arrigorriaga

Arrigorriagako Udalak 13 langabe kontratu egin ditu eskualdeko Enplegu Planari esker

Guztira 25 kontratu lotu ditu Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko Enplegu Planak. Azken laneratzeak bi ingurumen-agente izan dira eta maiatzera arte egingo dute lan

Joan den otsailaren 15etik maiatzaren 15era bitartean egindako bi ingurumen-agenteren kontratazioarekin amaitutzat jo dute 2015-2016 aldiko Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko Enplegu Plana. Egitasmo hau Arrigorriagako Udaleko Enplegu eta Ekonomiaren Sustapenerako Sailak koordinatu eta kudeatu du, Lanbidek diruz lagundu du eta parte hartzaileak Arrankudiaga, Ugao, Orozko, Zaratamo eta Zeberio izan dira.

Guztira 25 lagun kontratatu dituzte eskualde osoan eta horietatik hamahiru Arrigorriagan. Kontratu guztiak kontuan hartuta, hamar emakume (%40), 55 urtetik gorako bost pertsona (%15), Diru-sarrerak Bermatzeko Errentza (DBE) jasotzen duten zortzi lagun (%30) eta bi ingurumen-agente (%15) izan dira lana lortu dutenak.

Arrigorriagaren kasuan, lau pertsona hiri-altzarien mantentze- eta birgaitze-lanez arduratu dira, bi lagunek adineko pertsonak laguntzen egin dute lan, beste bat udalerriko enpresa-sarearen datu-basearen sorkuntzaz eta digitalizazioaz arduratu da eta azkenik, bi ingurumen-agente gisa arituko dira animaliekin bizikidetzan nahiz bosgarren edukiontziarekin hondakinen kudeaketan herritarrak sentsibilizaztzeko eta informatzeko proiektuan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak