→Arrigorriaga

Arroila jaitsiera, eskalada, rappel eta espeleologia jarduerak antolatu ditu Arrigorriagako Udalak

Urria eta abendua artean burutuko dira abentura anitzeko jarduerak. 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude.

Arrigorriagako Udaleko Gazteria Sailak abentura anitzeko jarduerak egiteko hiru jarduera prestatu ditu udalerriko 18 eta 35 urte bitarteko gazteentzat: Lunako arroilan jaitsiera (urriaren 10ean), eskalada eta rappel jarduera Urdulizen (azaroaren 7an) eta espeleologia Jentilzubin -Dima- (abenduaren 19an).

Hiru jarduerak egin nahi izanez gero, interesatuak 55 euro ordaindu beharko ditu. Jarduera bakoitza solte hartuz gero, ordea, prezioa 25 eurokoa izango da bakoitzeko. Prezioaren barne sartuko dira garraioa, gida eta materiala. Irteerak egun osokoak izango dira, eta parte hartzaileek janaria eraman beharko dute soilik.

Jarduera bakoitza egiteko 16 plaza egongo dira eta lehenengo jardueran parte hartzeko interesa dutenek urriaren 2ra arte eman ahal izango dute izena Gaztegunean. Hiru jardueretan izena eman nahi dutenek ere, bertan egin dezakete.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak