→Arrigorriaga

Inkesta zabalduko dute arrigorriagarrek herriarekiko duten iritzia emateko

arrigorriaga 2016 udaletxe zaharra

Arrigorriagako bizi-kalitateari buruz herritarrek daukaten iritzia jakin nahi du Udalak, baita udal-zerbitzuekiko zein den euren asebetetze-maila ere.

Arrigorriagako bizi-kalitateari buruz herritarrek daukaten iritzia jakin nahi du Udalak, baita udal-zerbitzuekiko zein den euren asebetetze-maila ere. Uztailaren 10etik 21era bitartean 600 inkesta inguru burutuko dituzte (telefonoz zein aurrez aurre). Era berean, online bidez inkesta egiteko aukera ere emango dute.

Galdetegia “guztiz anonimoak” izango dira eta gaur egungo Arrigorriagaren egoera zein den jakiteko tresna baliagarria izango da udal gobernuarentzako: “Inkesta horri esker posible izango da hurrengo urteetako hobekuntzak  diseinatzea“, diote.

Udalak herritarren parte hartzea ahalik eta handiena izatea espero du, zenbait arlori buruz duten iritziaz jabetzeko: bizi-kalitatea, zerbitzuak, informazioa lortzeko bideak, azpiegiturak eta ekipamenduak, besteak beste.

Gora