→Arrigorriaga

Asisko Urmenetaren lanak ikusgai Arrigorriagan larunbatera arte

arrigorriaga asisko urmeneta erakusketa 2015

ArriKOMIK, Arrigorriagako I. Komiki Azoka ospatzen ari da otsailaren 7ra arte. Lehenengo edizioan Asisko Urmeneta marrazkilari eta idazle nafarra omenduko dute.  

Arrigorriagako Abarrak elkarteak antolatu du istorio grafikoei eskainitako lehenengo azoka, ArriKOMIK, Udalaren laguntzarekin batera. Aurreneko edizio honetan Asisko Urmeneta marrazkilari eta idazle nafarra omenduko dute.

Hain zuzen ere, udaletxeko erakusketa gelan otsailaren 7ra arte jendearentzat zabalik egongo den erakusketan haren lanaren errepasoa egingo da. Bertan, Arrigorriagako ikastetxe eta institutuko ikasleen lanak ere ikusi ahal izango dira. Astegunetan ordutegia 18:00etatik 20:00etara izango da eta asteburuan 12:00etatik 14:00etara. Aldi berean, udaletxearen behealdean azoka prestatu dute, komiki zein musika erakusketa eskainiz eta salmentan jarriz.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak