→Arrigorriaga

Bideoa | Aztarnak taldeak Abusuren historia irudikatzen duen horma-irudiaren making off-a egin du

Abusuko Zentro Soziokulturalaren ondoko horman auzoaren historia irudikatzen duen murala margoztu zuten Aztarnak taldekoek, eta oraingo honetan, horma-irudia egiteko prozesua jaso dute bideo batean.

Murala

Murala triangelu pitagoriko baten itxura duen horman egin zuten Aztarnak taldekoek. Goikaldean meatzaritza-lanetan dabilen bikote bat ikus daiteke. Horren azpian Abusu agertzen da, letra handiekin idatzita. Beherago Ollarganeko zubia eta trena eta Olatxuko antzinako etxeak ikus daitezke, 1983. urteko uholdeekin desagertu zirenak.  Azkenik, behealdeko eskuinaldean, Santa Isabel agertzen da lore artean.

 

Abusuko historia jasotzen duen horma-irudia // Arrigorriagako Udala

Aurrekoaren jarraipena

Iaz 100 metroko horma-irudia margoztu zuten Aztarnak taldekoek Olatxun, Arrigorriagako Udalaren babesarekin. Abusu auzoko Olatxu plazako 400 metro karratuko horma margotu zuten grafitien bidez, auzotarrek horma margotzeko eskaria egin eta gero. Guztira, 15 artista aritu ziren murala apaintzen: Azuri, BaflesCMK, Bolin, Cato, Eikzuten , Goal, Habese, Jowon, Kezon, Lan, Oner, Roke, Siner, Shore eta Zeromunoz.

Olatxu plazako murala // Arrigorriagako Udala

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak