→Arrigorriaga

Ordutegi berezia izango dute Arrigorriagako ikasketa aretoek ekainaren 15era arte

Maiatza eta ekaina hilabete nahasiak izaten dira ikasleentzako. Batxilergoko ikasleek azken ebaluaketako azterketak eta Unibertsitaterako Sarbide Froga prestatu behar dituzte, eta unibertsitatekoek maiatzean dituzte bukaerako azterketak eta errekuperaketak.

Horrexegatik, Arrigorriagako udal-liburutegiek ordutegia egokituko dute maiatzaren 13tik, astelehenetik, aurrera. Herriguneko ikasketa aretoak 09:00etatik 21:00etara irekiko ditu ateak, astelehenetik ostiralera. Larunbatetan 9:00etatik 13:45era egongo da zabalik. Abusuko liburutegiak, bere aldetik, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 20:45era irekiko du, eta larunbatetan 09:00etatik 13:45era. Ordutegi berezia ekainaren 15era arte egongo da indarrean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak