→Arrigorriaga

Arrigorriagan euskararen erabilera areagotzea du helburu Baietz 365! lantaldeak

arrigorriaga baietz 365 ekimena 2016 euskararen erabilera

Nik bai! eta Nirekin bai! txapak egin dituzte erabilera errazteko. Dagoeneko 2.500 txapa baino gehiago banatu dituzte herritarren artean.

Euskararen erabilera sustatzeko asmoarekin abiarazi du Arrigorriagako lagun talde batek Baietz 365! ekimena. Nik bai! eta Nirekin bai! txapak egin zituzten erabilera errazteko eta erronka bota zioten herriari: Euskararen Egunerako 365 lagunek txapak janztea eta hizkuntz jokabideak aldatzea.

Herriko hainbat elkarte, erakunde, denda, taberna eta herritar parte hartzen ari dira ekimenean. Dagoeneko, 2.500 Nik bai! eta Nirekin bai! txapa baino gehiago banatu dira herrian. Arrigorriagako udalbatzan dauden alderdi politiko guztien ordezkariek ere ekimena babestu eta Nik bai! edo Nirekin bai! txapak jantzi dituzte.

Lehen erronka gaindituta, hemendik aurrerako helburua da sortu den ilusioa eta elkarlanerako gogoa urteko 365 egunetan mantentzea, Arrigorriagan euskara erabiltzea naturala eta erraza izan dadin.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak