→Arrigorriaga

Biodibertsitatea, Agenda 21 programaren gai nagusia ikasturte berrirako

Hamargarren edizioa ospatuko du aurten Eskolako Agenda 21 programak. Gainera, hamar izango dira 2015-2016 ikasturtean parte hartuko duten hezkuntza-zentroak.

Eskolako Agenda 21 programaren edizio berria martxan da dagoeneko eskualdean, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazi duenez. Programak hamargarren edizioa beteko du eta oraingoan, Biodibertsitatearen gaia jorratuko du. Ikasleekin prestakuntza eta sentsibilizazio jarduerak egingo dituzte, tokiko biodibertsitatea zaintzeak eta herri eta hirietan gune berdeak mantentzeak duten garrantziari buruz ohartarazteko.

Aurten, Arrigorriagako, Etxebarriko, Galdakaoko, Ugaoko eta Urduñako hamar hezkuntza-zentrok hartuko dute parte: Arrigorriaga BHI, Etxebarri BHI, Galdakao HHI, Eguzkibegi Ikastola HLBHIP, Andra Mari BHI, Bengoetxe BHI, Elexalde BHI, Galdakaoko Ostalaritzako Goi Mailako Eskola, Urduña HLHI eta Ugao HLHIn.

ESKOLAKO AGENDA 21, ZERTAN DATZA?

Eskolako Agenda 21 gizarte hobekuntzarako programa da. Hezkuntza-komunitatearen konpromisoa da eta Udalekin batera lan eginez, ikastetxearen eta udalerriaren ingurumen kalitatea eta iraunkortasuna hobetu nahi dira. Oinarrizko hiru osagai ditu: hezkuntza zentroaren eta inguruaren ingurumen iraunkortasuna, curriculumaren arloko berrikuntza eta komunitatearen partaidetza. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren diru-laguntza jaso du programa honek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak