→Arrigorriaga

Birziklatzeko ontziak jarri dituzte Arrigorriagako eskolan, “kontzientzia pizteko”

arrigorriaga eskola 2017 birziklatze ontziak

Iaztik 25.000 euro baino gehiago inbertitu ditu Arrigorriagako Udalak eskola hobetzeko lanetan. Azken pausoa izan da birziklatzeko ontziak jartzea.

Iaztik 25.000 euro baino gehiago inbertitu ditu Arrigorriagako Udalak eskola hobetzeko lanetan. Azken pausoa izan da birziklatzeko ontziak jartzea

Arrigorriagako eskola publikoa hobetzeko zenbait ekintza gauzatu ditu Udalak azken urtean, Eskola Kontseiluak berak hala eskatuta. Berriki, paperontzi berriak jarri dituzte, batik bat, birziklatzeko ontziak (papera eta kartoia, plastikoak eta hondakin organikoak). Guztira, 11.647,64 euroko inbertsioa egin du udal gobernu taldeak.

BESTELAKO BERRIKUNTZAK

Era berean, 2016az geroztik beste hobekuntza batzuk egin ditu Udalak eskolan, 25.000 euro inguruko inbertsioa suposatu dizkiona. Besteak beste, eskola osoa barrutik eta kanpoko beirazko estalkia garbitu dituzte, lorezaintza lanak, komunetako ateak eta sabaiak margotu dituzte, baita “Atezainzaren Etxea” delako eremua ere. Gainera, komunen ondoko garbiketa-gelaren atea konpondu dute, barruko jolastokira begira dauden fatxadako kableak tinkotu dituzte, goiko estalkiko erretena garbitu dute eta proiektore batzuetako bonbillak ordezkatu dituzte.

Halaber, futbol-zelaietako kanaleta perimetralak garbitu dituzte eta bertako urak bananondoen azpitik igarotzen den kanalerantz birbideratu dituzte. Hermenegildo Lekunberri eta Severo Ochoa kaleen izkinan lur-eremua egokitu dute eta bi bananondoetako txorkoak bete dituzte.

Txikienen eraikinean zurezko gainak jarri dituzte konketetan eta ikasgeletako altzarietan, eta hesietako sarrera-ateak margotu dituzte. Eskuko lehorgailuak kendu dituzte, baita paper-barra eta toalla-euskarrietako portzelanazko piezak ere. Bide batez, falta ziren lauzak jarri dituzte. Amaitzeko, kanpoko kantxetako sareta luzatu dute, “pilatu ohi zen putzu ezatsegina desagerrarazteko“.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak