→Arrigorriaga

Langabetuentzako tailerrak antolatuko dituzte urrian Arrigorriagan

Arrigorriagako Udaleko Gizarte Zerbitzuek martxan jarri dute ‘Bizitzarako trebetasunak’ programa eta langabezia-egoeran dauden pertsonei dago zuzenduta: “egoera horrek zenbaiti aldartean eragin die edo beste batzuei bizitzaren alor garrantzitsuetan zailtasunak eragiten dizkie, besteak beste familiarekin dituzten harremanetan eta harreman sozialetan“, diote Udaletik.

Programaren helburua izango da pertsona bakoitzari bere langabezia-egoera kudeatzen laguntzea, pertsona hori aktibatuz, bere gaitasunak garatzea sustatuz, baita zailtasunei aurre egiteko jarrera hobetzen lagunduz ere.

Urriaren 3tik 21era bitartean garatuko dute programa eta guztira 13 saio izango ditu. Hainbat tailer landuko dituzte, hala nola, elikagaien manipulazioa, sukaldaritza, etxeko ekonomia, josi eta lisatzekoa, garbitasuna edo berdintasuna.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak