→Arrigorriaga

Bretainiako 22 ikasle etorri dira Arrigorriagara ikasle-trukean

arrigorriaga bretainia ikasleak 2017 trukea

Martxoan Arrigorriagako institutuko ikasleak joan ziren galiar lurretara. Aurtengo ikasle-trukearekin 14 urte bete dituzte elkarlanean.

Frantziako ipar-mendebalean dagoen eskualdea da Bretainia eta bertatik 15 eta 16 urte bitarteko 22 ikasle etorri dira Arrigorriagara, ikasle-trukean. Martxoan Arrigorriagako institutuko ikasleak joan ziren galiar lurretara (argazkiak esteka honetan ikusgai – Arrigorriaga BHI). Aurtengo ikasle-trukearekin 14 urte bete dira.

Atzo, maiatzak 8, harrera egin zieten Bretainiako ikasleei Arrigorriagako udaletxean. Bertan izan ziren Asier Albizua alkatea, Maite Custodio eta Karlos Atutxa zinegotziak eta Arrigorriagako Institutuko ikasleak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak