→Arrigorriaga

Cabaret Chihuahua musikal kritiko euskomexikarra otsailaren 6an Arrigorriagan

Antzezlana gazteleraz bada ere, Bilboko P6 Arte Eszenikoen konpainiak sortutakoa da. Musikal kritikoa, ironikoa, euskomexikarra eta zonbi xamarra da, krisi garaietarako.

Arrigorriagako Lonbo Aretoak kabaret itxura hartuko du otsailaren 6an, larunbatez. Cabaret Chihuahua ikuskizuna 20:30etik aurrera igoko da eszenatokira. “Musikal kritikoa da, ironikoa, euskomexikarra eta zonbi xamarra, krisi garaietarako“, dio Ugaitz Alegria taldekideak. Sarrera 9 euroan dago salgai.

SORTU ZENETIK, GELDITU BARIK

2013ko abuztuan Bilboko Pabellon 6 antzerki laborategiak sortu zuen Cabaret Chihuahua ikuskizuna. Bilboko Aste Nagusian programatzeko sortu bazen ere, ordutik hona ez da geratu: 150 emanalditik gora eskaini dituzte, batik bat Bilboko egoitzan bertan (Pabellon 6 aretoan), baina Euskal Herriko antzokietan ere aritu da antzezlana bai eta Madrilgo Teatro Alcalan ere.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak