→Arrigorriaga

Di-Da Kopiak denda Arrigorriagako erakusleihorik euskaldunena

arrigorriaga erakusleihoak euskara 2016 dida kopiak

Arrigorriagako Udaleko Euskara Zerbitzuak maiatzean abiatu zuen Atera Euskara Erakusleihora kanpaina eta irabazlea Di-Da Kopiak denda izan da

Arrigorriagako Udaleko Euskara Zerbitzuak maiatzean abiatutako Atera Euskara Erakusleihora kanpainak badu irabazlea. Epaimahaiaren ustez, Di-Da Kopiak izan da kanpainaren gaia erakusleihoan hoberen jaso duen parte-hartzailea.

Kanpainaren helburu nagusia izan da euskara merkataritzan ere ikusgarri egitea. Horrenbestez, erakusleihoa apaintzeko kontuan hartu beharreko gaia Euskara bera izan da. Gainera, parte-hartzaileek euskararekin lotura duen lelo bat jarri behar izan dute erakusleihoan, kanpotik ondo irakurtzeko modukoa.

Irabazleak sari gustagarria jasoko du uztailaren 27an 12:00etan: Bi lagunentzako bazkaria edo afaria Untzigain jatetxean (Arrigorriaga).

Gora