→Arrigorriaga

Distantzien artean lehen lan luzea kaleratu du Fetitxek

a1649436385_10Dagoeneko entzungai dago Fetitxe laukotearen Distantzien artean lana Spotify eta Bandcampen. Egun gutxi barru, CD formatuan salgai jarriko dute. 

Guztira hamar abesti berri jasotzen ditu diskoak.
Aitz Gabiria
 (ahotsa eta gitarra), Ibai Aranguren (gitarra), Ekain Bilbao (koroak, baxua eta bibolina) eta Jon Ibarra (bateria) osatzen dute Arrigorriaga eta Zaratamoko taldea. Eneko Burzako (MobyDick), Haritz Lete (Cobra, Kokein, Osso) eta Mario Coira (Highlights) abeslariek parte hartu dute lanean, eta Xanpe izan dute teknikari.

YouTuben kaleratu dituzten bideoetan bidelagun izan dituzte Zigor Etxeberria eta Hannot Mintegia (Berde produkzioak).

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak