→Arrigorriaga

Egingarriak diren bidaia alternatiboak bilatuko ditu Bidazti lehiaketak

arrigorriaga bidazti lehiaketa 2018 argazkia Milada Vigerova Unsplash

8 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa da eta bertan parte hartu nahi dutenek xehetasun osoz azaldu beharko dute zelan egingo luketen bidaia alternatibo hori eta hura burutzeko zer material beharko luketen.

Proiektua aurkezteko epea ekainaren 9ra arte dago zabalik / Geuria

Martxan da Bidazti lehiaketaren edizio berria, bidaia alternatibo, desberdin eta egingarrien proiektuak biltzeko helburuarekin. 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa da eta bertan parte hartu nahi dutenek xehetasun osoz azaldu beharko dute zelan egingo luketen bidaia alternatibo hori eta hura burutzeko zer material beharko luketen.

Besteak beste, honako alderdi hauek zehaztu beharko dituzte: bidaiaren helburua, gutxi gorabeherako aurrekontua, iraupena, etapak eta hauen deskribapena, kilometroak, ostatuak, janariak, garraiobideak, bisita kulturalak, beharrezkoa den materiala, ekipajea, txertoak (beharko balira), beharrezkoa den dokumentazioa eta hartu beharreko segurtasun-neurriak. Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoak bidaia diseinatzeko laguntza eta aholkularitza-zerbitzua eskainiko du, baita bulegoan dauden material guztiak – Internet, bidaien gidaliburuak, eta kontsulta-liburuak – erabiltzeko aukera ere. Proiektuak aurkezteko epea ekainaren 9ra arte egongo da zabalik (Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoan). Hiru proiektu onenek diru-saria jasoko dute: 350, 250 eta 150 eurokoak, hurrenez hurren.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak