→Arrigorriaga

Enpresa-ideia bat garatzeko 1.000 euroko diru-laguntza emango du Arrigorriagako Udalak

arrigorriaga ekintzailetza jardunaldia 2016-sari-banaketa-2

Era berean, enpresa edo negozio berri bat martxan jartzeko 1.500 euroko diru-laguntza eskainiko du Arrigorriagako Udalak.

Era berean, enpresa edo negozio berri bat martxan jartzeko 1.500 euroko diru-laguntza eskainiko du Udalak

Ekintzaileen I. Jardunaldia egin eta gero, Arrigorriagako Udalak ekintzaileei laguntzen jarraitzeko apustua egin du beste behin ere. Ildo horretatik, Udalak hainbat diru-laguntza emango ditu: alde batetik, enpresa-ideia bat garatu eta aztertzeko laguntza eskainiko die dagoeneko negozio-ideia bat daukaten ekintzaileei; bestetik, enpresa-jarduera berriak abian jartzeko laguntzak emango dizkie dagoeneko bideragarritasun plan bat esku artean duten ekintzaileei, enpresa edo negozio berri bat hasi dezaten.

Eskabideak aurkezteko epea dagoeneko zabalik dago eta ekainaren 30ean amaituko da. Arrigorriagan edo Arratia-Nerbioi eskualdean enpresa-ideia bat ezarri nahi duen eta Lanbiden izena eman duen edozein langabe aurkez daiteke. Eskaera guztien artean diru-laguntza jasoko duten 11 proiektu hautatuko dira.

Interesatuek Udaleko Enplegu Zerbitzura jo behar dute. Era berean, 944 020 208 telefono-zenbakia eta enplegua@arrigorriaga.eus helbide elektronikoa erabilgarri daude informazio gehiago eskatzeko.

21.000 euroko aurrekontua

Programaren aurrekontua 21.000 eurotik gorakoa da eta diru-laguntzak honela banatuko dira: enpresa-ideia garatzeko, sustatzaile bakoitzak 1.000 euroko laguntza eskuratuko du; enpresa-proiektu berriak martxan jartzeko, aldiz, sustatzaile bakoitzak gutxienez 1.500 euro jasoko ditu.

Kopuru horiek %15 handituko dira eskatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30 urtetik beherakoa bada (aurreko deialdian 25 urtetik beherakoa izatea hartzen zen kontuan) eskabidea aurkezten duen unean; kopuruak beste %15 handituko dira ekintzailea emakumea izanez gero.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak