→Arrigorriaga

Ekintzailetza sustatzeko 12.000 eurotik gora inbertituko du Arrigorriagako Udalak

arrigorriaga ekintzailetza jardunaldia 2016 sari banaketa 8

Enpresa-ideia bat garatzeko 1.000 euroko laguntza eskainiko du, eta enpresa edo negozio berri bat martxan jartzeko 1.500 euroko laguntza.

Iaz Ekintzaileen I. Jardunaldia hartu zuen Arrigorriagak // Geuria

Autoenplegua bultzatzen jarraituko du ikasturte honetan Arrigorriagako Udalak, Lanbideren laguntza ekonomikoarekin. Zentzu horretan, hainbat diru-laguntza eskainiko dituzte enpresa-ideia bat garatu eta aztertzeko, eta enpresa-jarduera berriak abian jartzeko.

Alde batetik, enpresa-ideia bat garatzeko 1.000 euroko diru-laguntza emango diote sustatzaile bakoitzari eta bestetik, enpresa-proiektu berriak martxan jartzeko sustatzaile bakoitzari gutxienez 1.500 euro emango dizkiote. Kopuru horiek % 15 handituko dira eskatzailea 18 urtetik gorakoa eta 25 urtetik beherakoa bada eskabidea aurkezten duen unean, eta beste % 15 handituko dira ekintzailea emakumea izanez gero. Udalaren aurreikuspenen arabera, 12.000 eurotik gorako inbertsioa bultzatuko dute.

Arratia-Nerbioi eskualdera hedapena

Arrigorriagan edo Arratia-Nerbioi eskualdean enpresa-ideia bat ezarri nahi duen eta Lanbiden izena eman duen edozein langabe aurkez daiteke diru-laguntza hauetara. Horretarako, interesdunek Arrigorriagako Udaleko Enplegu Zerbitzuan aurkitu ahal izango dituzte inprimakiak. Eskaera guztien artean diruz lagunduko diren proiektuen hautaketa egingo dute.

Enplegu Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko 944 020 208 telefono zenbakia erraztu dute Udaletik, baita enplegua@arrigorriaga.eus helbide elektronikoa ere.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak