→Arrigorriaga

Eraginkortasun energetikoaren alorrean udaletxeek egiten duten lana ezagutu dute Arrigorriagako eta Ugaoko ikasleek

arrigorriaga institutua 2018 udaletxera bisita agenda 21

Arrigorriagako Institutuko eta Ugaoko eskolako ikasleek euren udaletxeak bisitatu dituzte eraginkortasun energetikoaren eta aldaketa klimatikoaren alorrean egiten dituzten jarduketak ezagutzeko.

Arrigorriagako Institutuko ikasleak udaletxeko eguzki-energia panel fotovoltaikoak ezagutzen // Udaltalde Nerbioi-Ibaizabal 21

Arrigorriagako Institutuko eta Ugaoko eskolako ikasleek euren udaletxeak bisitatu dituzte eraginkortasun energetikoaren eta aldaketa klimatikoaren alorrean egiten dituzten jarduketak ezagutzeko.

Arrigorriagako Institutuko 14 ikaslek urtarrilaren 15ean egin dute bisitaldia Arrigorriagako udaletxean. Besteak beste, udal agintarien bidez honako jarduerak ezagutu dituzte: argiteria publikoko luminarien berriztapena (horiek LED teknologiadun modeloekin ordezkatzeko) eta garraioaren eremuan eraginkortasun energetikoa sustatzeko eta mugikortasun jasangarria bultzatzeko martxan jarritako neurriak (hala nola, Udalak ibilgailu efizienteak erostea edo zirkulazioaren gaineko zergan zerga-hobariak barne hartzea). Azalpenak eman ostean, udaletxeko teilatuan instalatutako eguzki-energia panel fotovoltaikoak ezagutu dituzte ikasleek. Asier Albizua Arrigorriagako alkateak eta Karlos Atutxa Tokiko Agenda 21eko eta Garapen Jasangarriko zinegotziak gidatu dute bisitaldia.

Bestelade, Ugaoko eskolako Lehen Hezkuntzako 12 ikaslek urtarrilaren 16an bisitatu dute udaletxea. Eraginkortasun energetikoaren alorrean, Negutegi Efektuko Gasen isurpena murriztea du helburu Udalak. Ekaitz Mentxaka alkateak honako jardueren berri eman die ikasleei: energia-ikuskapenak udal eraikinetan, monitore edo softwareak instalatzea eta argiztapen publikoa ordeztea, LED teknologiako argiekin. Aurkezpena amaitu ondoren, udaletxearen kanpoaldera atera dira, udalerrian jarri diren kale-argietan instalatu diren LED argiak ikusteko.

ugao eskola 2018 udaletxera bisita agenda 21

Kale-argietan instalatu diren LED argiak ikusi dituzte Ugaoko ikasleek // Udaltalde Nerbioi Ibaizabal 21

Eskola Agenda 21 programaren esparruan gauzatu dira bisitaldi hauek. Bisitan honen bidez, programan parte hartzen duten eskualdeko gainerako udalerrietan ere egingo dena, hezkuntza-erkidegoko Eskola Agenda 21eko prozesuen eta Udaletako Tokiko Agenda 21eko prozesuen arteko hurbiltasuna, koordinazioa eta parte hartzea sustatu nahi da.

Udal diagnostikoak martxan

Eskola Agenda 21 ekimenaren esparruan, eskuladeko eskoletako eta institutuetako ikasleek udal diagnostikoak egingo dituzte ikasturte honetan, eta aurtengo gai nagusia izango da eraginkortasun energetikoa eta aldaketa klimatikoa.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|