→Arrigorriaga

Errefuxiatuak laguntzeko bazkaria antolatu dute Arrigorriagako Gaztetxean

Urritik Arrigorriagako Gaztetxean hartu dituzten hamar migratzaileei elkartasuna adierazteko bazkaria antolatu dute larunbatean, azaroaren 24an, gaztetxean bertan.

Gaztetxeko kideak eta boluntarioak migratzaileekin batera / Arrigorriagako Gaztetxea

Urritik Arrigorriagako Gaztetxean hartu dituzten hamar migratzaileei elkartasuna adierazteko bazkaria antolatu dute larunbatean, azaroaren 24an, gaztetxean bertan. Sare sozialen bitartez errefuxiatuen aferan lagundu nahi duen herritar orori luzatu diote deia. Bazkarian izena emateko 688823764 whatsapp zenbakia zabaldu dute. Halaber, bazkarira joan ezin baina lagundu nahi dutenentzat nahi duten ekarpena egiteko itsulapikoak jarri dituzte Aldapa, Imara eta Fer’s tabernetan. Langileek 10 eurotan eros dezakete bazkarirako txartela, langabetuek aldiz, 8 eurotan.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak