→Arrigorriaga

Errepublikaren Eguna ospatuko dute apirilaren 15ean Arrigorriagan

Malmasingo Lagunak elkarteak Errepublikaren Eguna antolatu du Arrigorriagan apirilaren 15ean, ostiralez. Argala plazan bertsolariak, txistulariak, kantariak, omenaldia, aurreskua eta lore eskaintza egongo dira, baita ondorengoko pintxo-potea ere.

Gaur Bigarren Errepublikaren 85. urteurrena ospatzen da. 1931ko apirilaren 14an aldarrikatu zuten, Alfonso XIII.a Espainiakoa boteretik egotziz. Aurreko egunean, apirilaren 13an, Eibarko udaletxean jaso zuten Espainiako Bigarren Errepublikako bandera izango zena, beste hiriei aurrea hartuz.

 

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak