→Arrigorriaga

Erretiratuak eta pentsionistak omentzeko bazkaria egingo dute Arrigorriagan, uztailaren 20an

Txartelak jasotzeko azken eguna uztailak 16 izango da, astelehena. 

Pentsionisten eta erretiratuen jaietako bazkaria, udal kiroldegian // Arrigorriagako Udala

Arrigorriagako jaietan herriko erretiratu eta pentsiodunak omentzeko bazkaria egingo dute, uztailaren 20an, udal kiroldegiko PP2 eremuan.

Bazkarira joan nahi dutenek txartelak jaso beharko dituzte, herriguneko Erretiratu eta Pentsiodunen Etxean (astelehen eta asteazkenetan, 17:00etatik 19:00etara) edo Abusukoan (astelehen eta ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara). Goizez, 08:00etatik 13:45era, herriguneko zein Abusuko Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ) ere gongo dira eskuragai, baita udaletxean ere.

Txartelak jasotzeko azken eguna uztailak 16 izango da, astelehena. 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak