→Arrigorriaga

Erretzeari uzteko doako ikastaroak apririletik ekainera Arrigorriagan

arrigorriaga erretzeari uzteko ikastaroak 2015

Apirilaren 28an hasiko dira ikastaroak, asteartero egingo dira ekainaren 16ra arte eta ordubeteko saioak izango dira. Izena emateko azken eguna apirilaren 24a da.

Arrigorriagako Udaleko Menpekotasunak Prebenitzeko Taldeak erretzeari utziz osasuna zaindu nahi duten pertsonak animatu nahi ditu. Horretarako, Espainiako Minbiziaren Kontrako Elkartearekin (AECC) batera antolatutako doako ikastaroak jarriko ditu herritarren esku Arrigorriagan.

Tabakismoa prebenitzeko programa apirilaren 28an hasiko da 18:30etatik aurrera eta bertan, informazio-hitzaldi bat eskainiko dute Kultur Etxeko ikus-entzunezkoen aretoan. Hurrengo saioak asteartero izango dira ekainaren 16ra arte eta ordubeteko iraupena izango dute 18:30etatik 19:30ak arte.

Izena emateko azken eguna apirilaren 24a izango da eta 944 020 214 edo 600 098 550 telefonoak eta drogenprebentzioa@arrigorriaga.org helbide elektronikoa daude eskuragarri.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak