→Arrigorriaga

Esklerosi Anizkoitza dutenen alde igeri egingo dute Arrigorriagan

Datorren uztailaren 8an, Arrigorriagak bat egingo du “Busti zaitez” kanpainarekin , esklerosi anizkoitza duten pertsonekiko elkartasun zeinu moduan.  

Pasadan urtean buruturako Busti Zaitez ekimena // Facebook: EM Euskadi

Datorren uztailaren 8an, Arrigorriagak bat egingo du “Busti zaitez” kanpainarekin , esklerosi anizkoitza duten pertsonekiko elkartasun zeinu moduan.

Udal-kiroldegiaren barruko igerilekuan gune bat jarriko dute igandean, 09:00etatik 14:00etara. Ekimenean parte hartu nahi duten pertsonek nahi beste metro igeri egiteko aukera izango dute gune berezitu horretan. Ekimarekin bat egiten duten pertsonek ez dute igerilekurako sarrerarik ordaindu behar.

Amaieran, egindako metro guztiak zenbatuko dira esklerosi anizkoitza duten pertsonen aldeko ekitaldi sinboliko batean eta parte hartzaile guztiei diploma bana emango zaie. Horrez gain, egunean zehar, esklerosi anizkoitza zer den eta kanpainan parte hartzeko eta laguntzeko moduak azaltzen dituzten diptikoak eta informazioa guneak jarriko dituzte igerilekuan.

Merchandising produktuak ere egongo dira. Besteak beste, kamisetak, motxilak, jantziak eta zapiak egongo dira salgai Euskadiko Esklerosi Anizkoitzaren Fundazioaren alde dirua lortzeko. Diru-sarrera guztiak beraz, gaixoentzako errehabilitazio zerbitzuak eta gizarte-zerbitzuak  finantzatzeko erabiliko dira.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak