→Arrigorriaga

Arrigorriagako eskolan obrak egiteko 70.000 euro bideratuko ditu Udalak

arrigorriaga eskola 2016 google maps

Ikastetxeko argiak aldatu, Urgoiti pasealekuko itxitura-horma konpondu eta haurrentzako jolasetako kautxuzko lurra berrituko ditu Arrigorriagako Udalak.

Ikastetxeko argiak aldatu, Urgoiti pasealekuko itxitura-horma konpondu eta haurrentzako jolasetako kautxuzko lurra berrituko ditu Arrigorriagako Udalak

Ikasturtea behin amaituta, Arrigorriagako eskolan hobekuntza obrak egingo ditu Udalak eta horretarako 70.000 euro inbertituko ditu. Alde batetik, eraikineko argiak aldatuko dituzte eta babes-pantailarik gabeko argien ordez, LED motako beste batzuk jarriko dituzte (48.534 euro). Bestetik, Urgoiti pasealekuko itxitura-horma konpontzea aurreikusi dute udal ordezkariek (10.550,23 euro) eta haurrentzako jolasetako eremuko kautxuzko zoladura berrituko dute (10.813 euro).

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak