→Arrigorriaga

Estatuko goi-mailako taekwondoa, Arrigorriagan

arrigorriaga taekwondo 2011 open garriko

Open Garriko lehiaketaren XVI. edizioa hartuko du Arrigorriagak apirilaren 14an, larunbatez. Txapelketa 10:00etan hasiko da kiroldegian eta 14:00ak arte iraungo du.

Open Garriko lehiaketaren XVI. edizioa hartuko du Arrigorriagak apirilaren 14an, larunbatez. Txapelketa 10:00etan hasiko da kiroldegian eta 14:00ak arte iraungo du. Estatuko mailarik oneneko taekwondoa eskainiko dute parte-hartzaileek: hainbat erkidegotako haur eta kadete kategorietako 20 taldetako 200 borrokalari arituko dira lehian. Partaideen artean estatuko hainbat txapeldun izango dira, baita nazioarteko txapelketetan dominak lortu dituztenak ere.

Era berean, Garrikoren izenean lehiaketetan eskarmentu handia duten Arrigorriagako kirolariek ere hartuko dute parte, hainbat kategoriatan podiumera igotzeko helburuarekin. Euskadin urte gehien dituen lehiaketa da Arrigorriagako Open Garriko txapelketa.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak