→Arrigorriaga

Txikienek euskaraz idatzi eta irakurri dezaten, parkea “liburutegia” bihurtuko dute Arrigorriagan

arrigorriaga liburutegia 2016 plazara

Lau eta hamaika urte bitarteko umeei zuzendutako ekimena izango da. Ekainaren 11tik 29ra arte, Agirre Lehendakari parkean jarriko dute txikientzako liburutegia eta 17:30etatik 19:30etara irekiko ditu ateak, astelehenetik ostiralera.

Liburutegia parkean // Arrigorriagako Udala

Txikienen artean ipuinak irakurtzeko eta euskaraz idazteko zaletasuna zabaltzeko asmoz, “Ipuin eta Letren Terrazak” jarriko ditu Arrigorriagako Udalak. 

Lau eta hamaika urte bitarteko umeei zuzendutako ekimena izango da. Ekainaren 11tik 29ra arte, Agirre Lehendakaria parkean jarriko dute txikientzako liburutegia. 17:30etatik 19:30etara irekiko ditu ateak, astelehenetik ostiralera.

Liburutegia bi gunetan banatuko da. Alde batetik, 4 eta 6 urte bitarteko umeei zuzendutako txokoa egongo da, ipuin, liburu eta komikiekin. Bertan hamakak, eserleku erosoak eta eguzkitakoak egongo dira. Irakurtzen ez dakiten haurrek puzzleak eta letrak eta zenbakiak ikasteko jolasak izango dituzte eskura, baita margotzeko materialak ere.

Bestetik,  7 urtetik gorakoek sormen-txokoa izango dute tailerrak egiteko. Hala nola, biserak margotzen, komikiak sortzen, liburu-euskarriak egiten eta ipuinak grabatzen ikasi ahal izango dute. Egun tematikoak ere egingo dituzte, “Altxorraren bila” jolasarekin, besteak beste.

Azken egunean, ekainaren 29an, mago eta ipuin-kontalari batekin agurtuko dute “Ipuin eta Letren terraza”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak