→Arrigorriaga

Euskaraldia Arrigorriaga | Hizkuntza ohiturak astintzeko prest

600 arrigorriagar baino gehiagok eman du izena Euskaraldian, Ahobizi eta Belarriprest bezala azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte euskara aktibatu eta hizkuntza ohiturak astintzeko asmoz.

Arrigorriagako Euskaraldiako hamaikakoa aurkeztu zuten ekainean / Arrigorriagako Udala

600 arrigorriagar baino gehiagok eman dute izena Euskaraldian, Ahobizi eta Belarriprest bezala azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte euskara aktibatu eta hizkuntza ohiturak astintzeko asmoz. Izena eman dutenek eskura dute dagoeneko  11 egunez soinean eraman beharko duten txapa.  Azaroaren 23an hasiko da ofizialki Euskaraldia eta Arrigorriagan hasiera festa antolatu dute. 19:30etan herriko plazan elkartzeko deia egin dute denon artean giza-mosaiko bat egiteko. Haren ondoren “Kantatuaz” taldeak kontzertua eskainiko du txalapartari eta alboka-joleekin batera. Bukatzeko, bertso-afaria antolatu du Estropozu bertso eskolak Elizondo jatetxean.

Hain zuzen ere, Arrigorriaga izan zen,  Zarautzekin batera, Euskaraldiarekin bat egin zuen lehen herria eta ordutik asko izan dira herrian antolatu dituzten ekintzak: jaien txupinazoan, playback lehiaketan, euskal astean…

Hamaikakoa prest
Euskararen aldeko hamaikakoa aurkeztu zuten Arrigorriagan ekainean. Hauek osatzen dute hamaikakoa: Maddi Ruiz de Azua ikaslea (Belarriprest), Aitor Paredes Athleticeko jokalaria (Ahobizi), Irantzu Goikoetxea udal euskaltegiko ikasle ohia (Ahobizi), Joseba Laiseka Padura futbol taldeko arduraduna (Belarriprest), Iratxe Fresneda zinemagilea (Belarriprest), Eva Meñike euskaltzalea (Ahobizi),Danel Elezkano pelotaria (Ahobizi),  Joana Garcia tabernaria (Belarriprest), Teresa Campos Jaenetik etorritako arrigorriagarra (Belarriprest), Arkaitz Zipitria bertsozalea (Ahobizi) eta Ainhoa Galdeano patinatzailea (Belarriprest).

2018ko Madalenetako txupinazoan
Aritz Berri Dantza taldeko kideekin batera agertu ziren Euskaraldiako Batzordeko kideak  jaietako txupinazoan.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak