→Arrigorriaga

Euskaraz bizitzeko tailerra antolatu du Abarrak Kultur Elkarteak Arrigorriagan

Irailaren 30ean, ostiralez, eta urriaren 1ean, larunbatez, ‘Zurekin euskaraz, estimu handian zaitudalako’ tailerra antolatu du Abarrak Kultur Elkarteak Arrigorriagan. Lagunei eta senideei euskaraz egin eta eroso sentitzeko baliabideak, hizkuntza-ohitura aldatzeko proposamena, eta lotsak eta beldurrak gainditzeko aukera emango du tailerrak. Gemma Sangines psikologia aplikatuan adituak gidatuko du.

Euskaraz egin nahi badiozu estimu handian duzun lagunari edo senideari, baina deseroso sentitzen bazara, erdu tailerrera!“, diote antolatzaileek. Parte hartu nahi duenak izena eman behar du abarrakeuskeraelkartea@gmail.com helbide elektronikoan edo 607 389 947 telefonoan (Whatsapp).arrigorriaga zurekin euskaraz tailerra 2016 kartela

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak