→Arrigorriaga

Euskarazko musikala, Mursego, Gala Lirikoa eta Zarzuela Udazkeneko kontzertuetan

arrigorriaga mursego udazkeneko kontzertuak 2015 argazkia bilbaoenvivo

Azaroa musikaren hilabetea izango da Arrigorriagan. Aurten ere Udazkeneko kontzertuak programak Lonbo Aretoa beteko du umeentzako musikal batekin, zarzuela batekin, gala lirikoarekin eta musika berrien emanaldiarekin.

Udazkeneko kontzertuen zikloa azaroaren 8an hasiko da, igandez, umeentzako euskarazko musikalarekin: Laressistence konpainiak Kontu Kontaria ekarriko du 12:00etatik aurrera. Azaroaren 13an, ostiralez, Mursegoren kontzertuaren txanda izango da 20:00etan hasita.

Azaroaren 20an 20:00etan Gala Lirikoaren ikuskizunaz gozatu ahal izango dute Lonbo Aretora hurbilduko direnek. Bertan, Lorena Ferrero sopranoak, Xabier Anduaga tenoreak eta Itziar Barredo pianistak hartuko dute parte. Zikloari amaiera emateko, azaroaren 21ean -20:00etan ere- Emilio Arrietaren “Marina, de Zarzuela a Ópera española” kontzertua ikusteko aukera izango dute zarzuela-zaleek.

Bilbo, Durango, Elorrio, Ermua, Leioa eta Zalla udalerriek ere hartuko dute parte Udazkeneko kontzertuak foru-programan eta udalerri bakoitzak bere programazioa izango du. Herri parte-hartzaileetan kalitatezko emanaldiak eskainiz musika-jarduerak sustatzea eta jendea horietara ohitzea da helburua.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak