→Arrigorriaga

Foodtruckak, magia eta musika, asteburuko protagonistak Arrigorriagan

Food Truck azoka egingo dute uztailaren 13tik 15era Arrigorriagako udaletxe plazan

Unplash: elalceweb

Food Truck azoka egingo dute uztailaren 13tik 15era Arrigorriagako udaletxe plazan. Orotariko jakiak eskainiko dituzten dozena bat furgoneta izango dira guztira.

Uztailaren 13an, ostiralez,  arratsaldeko 18:00etan hasiko da azoka. Hamabi ibilgailuetako elikagai-eskaintzaz gain, haurrentzako jolasak eta kontzertuak izango dira 19:00etatik 21:00etara. 19:30etan Marta Urionak kontzertua eskainiko du eta 22:00etan Sicacústica taldeak joko du. 

Larunbatean eguerdian irekiko ditu ateak foodtruck azokak. Egun horretan nabarmentzekoa da 19:00etan helduentzako egingo den magia ikuskizuna. Musikari dagokionez, 20:00etan Ander eta Sofia bikotearen emanaldia izango da eta 22:00etan Cheaters Country Band hirukotearen txanda izango da.

Azken egunean eguerdian hasi eta 22:00etara arte egongo da azoka zabalik. Haurrentzako magia-ikuskizuna izango da 18:30etan eta Debajo del paraguas taldearen musikarekin agurtuko dute aurtengo azoka, 20:30etatik aurrera.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|