→Arrigorriaga

Langabeentzako formakuntza ikastaroak eskainiko dituzte Arrigorriagan

ugao it txartela ikastaroa 2018 ordenagailua argazkia Glenn Carstens Peters Unsplash

Eskola jantokiko monitorea, informatika eta elektrizitate ikastaroak eskainiko ditu Udalak. Irailaren 28ra arte eman daiteke izena.

Glenn Carstens Peters, Unsplashen

Eskola jantokiko monitorea izateko ikastaroa, informatika (Word eta Excel) ikastaroa eta elektrikari ikastaroa eskainiko ditu Arrigorriagako Udalak. Formakuntza ikastaroetan izena emateko ezinbestekoa izango da Arrigorriagan erroldatuta egotea eta langabetua izatea. Matrikulazio epea irailaren 10etik 28ra bitartean izango da, biak barne.

Eskola-jantokiko begiralearen ikastaroa 25 ordukoa izango da eta urriaren 15etik 19ra egingo da. Informatikarena 45 ordukoa izango da eta urriaren 22tik azaroaren 2ra eskainiko da. Hirugarren ikastaroak elektrizitatearen oinarrizko kontzeptuak irakatsiko ditu: hala nola, tentsio baxuko eta altuko instalazioen muntaketa eta mantentze lanetan arriskuak ekiditeko neurriak. Guztira, 45 ordu izango dira (25+20), eta azaroaren 5etik 16ra egingo da.

Ikastaroetan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da Arrigorriagan erroldatuta egotea eta langabe-egoera egiaztatzea; beraz, eskaera-inprimakiarekin betera, NANa eta eguneratutako LEABD agiria eskatuko dira. Era berean, beharrezkoa izango da Lan Berri programa  hartzaile den kolektibo batekoa izatea. Eskaerak Udalaren Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ), herrigunean, edo Abusuko Zentro Soziokulturalean entregatu behar dira, irailaren 28a baino lehen.

Onartutako pertsonen zerrenda urriaren 10ean argitaratuko du Ug¡dalak, data eta ordutegi zehatzekin batera. Eskatutako leku kopurua eskainitakoa baino handiagoa bada, sarrera-proba bat egingo zaie eskatzaileei.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak