→Arrigorriaga

Formigalera eskiatzera asteburu pasa antolatu du Arrigorriagak

arrigorriaga astun elurretara irteera 2014

Irteera otsailaren 12tik 14ra bitartean izango da. Eski jarduera honetan parte hartu nahi duenak, Arrigorriagakoak zein ingurukoak, izena eman beharko du otsailaren 3ra arte.

Arrigorriagako Udalak, udalerriko Gazte Informazio Bulegoarekin lankidetzan, Formigalera eskiatzera joateko irteera antolatu du otsailaren 12tik 14ra. Interesatuek -Arrigorriagako zein inguruetako herrietakoek- izena eman beharko dute otsailaren 3a baino lehen Gaztegunean bertan edo gaztegunea@arrigorriaga.eus helbide elektronikoaren bitartez.

Arrigorriagan erroldatutakoek 95 euro ordaindu behar dituzte, kanpokoek 150 euro eta 35 urtetik gorakoek 115 euro. Prezioaren barne daude: bi gau ostatuan -gosaria barne-, bi eguneko forfaita, autobusa eta bidaiatzeko eta eski pistetarako asegurua.

 

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak