→Arrigorriaga

Artizarra Musika Eskolak gaur eskainiko du Gabonetako kontzertua Arrigorriagan

Arrigorriagako Artizarra Musika Eskolak gaur, abenduak 16, eskainiko du Gabonetako kontzertua kiroldegian 17:00etatik 20:00etara bitartean. Era berean, kiroldegiak bestelako ekintza btzuk hartuko ditu datozen egunetan.

Abenduaren 18an, igandez, patinaje-erakustaldia egongo da Arrigorri Irristaketa Taldearen eskutik 10:00etatik 14:00etara, eta hilaren 22an, ostegunez, Harrigarri gimnasia erritmiko taldeak erakuketaldia eskainiko du 17:00etatik 21:00etara.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak