→Arrigorriaga

Gaur hasiko dira Abusuko eta Moiordingo jaiak ekitaldiz josiak

Uztailaren 3tik 5era bitartean Arrigorriagako eta Zaratamoko bi auzoek ospatuko dituzte jaiak. Haurrentzako ekintzak, gastronomia txapelketak eta musika nabarmentzen dira.

Arrigorriagako Abusu eta Zaratamoko Moiordin festa-giroan murgilduko dira asteburu honetan. Izan ere, bi auzoek jaiak ospatuko dituzte uztailaren 3tik 5era bitartean. Egitaruak adin ghuztietako pertsonei daude zuzenduta: tortilla eta paella txapelketak, haurrentzako jarduerak, herri bazkariak, dantza erakustaldiak eta musika nabarmentzen dira.

ARRIGORRIAGA – ABUSUKO JAIAK 2015 – EGITARAUA

Uztailak 3, ostirala

19:30 Kuadrilak Zentro Soziokulturaleko plazan batzea

20:15 Pregoia + gazta eta txakolina dastaketa

22:00 Eusko Label hanburgesatxoen banaketa

22:30 Erromeria Zentro Soziokulturaleko plazan

23:00 Remember DJ’s + Danger O.R.G. + Goza

Uztailak 4, larunbata

10:00 Txahal errea

12:00 Haurrentzako parkea eta tailerrak Santa Isabel plazan

12:00 Xake partida laburren txapelketa Zentro Soziokulturaleko plazan

12:00 Play Station lehiaketa Jubilatuen Etxean

14:00 Herri bazkaria eta etxeko postre txapelketa

16:00 Karaokea frontoian. Ondoren, kanporatzaile lehiaketa, eta ping pong eta tute txapelketak

19:00 Santa Isabel kaleko entzierroa

20:30 Txorizo-jana eta erromeria Olatxu plazan

22:00 Disko-dantza frontoian

Uztailak 5, igandea

10:00 Tortilla eta paella txapelketa pilotaleku ingururetan

11:30 Haurrentzako parkea

12:00 Igel-toka txapelketa

13:00 Irrintzi txapelketa

13:30 Tortillen aurkezpena

14:00 Paellen aurkezpena

15:00 Herri bazkaria eta sari banaketak

16:30 Bakarrizketak frontoian

16:30 Patxin eta Potxin pailazoak Zentro Soziokulturaleko plazan

17:30 Apar jaia Santa Isabel plazan

18:00 Dantza erakustaldia frontoian

20:00 Txokolate-jana eta jaien amaiera


ZARATAMO – MOIORDINGO JAIAK – EGITARAUA

UztailaK 3, ostirala

19:00 Txupinazoa

20:00 Herri-sardinada / Garagardoaren jaia

21:00 Igel eta Porra txapelketa (Saria 50€)

22:00 Gaita Irlandarra. Kontzertua Andoni / Vecchio eta Josu Goiriren eskutik

Uztailak 4, larunbata

12:00 Poteoa Zaratamoko txistulariekin

14:30 Herri-bazkaria

18:00 Mus txapelketa (Sariak 100€ – 60 €) / Briska txapelketa (Sariak 60€ – 40 €)

19:00 Ume-jolas eta musika-hastapenei buruzko tailerra

20:00 Txokolatada

21:00 Magia saioa Imanol Ituiñoren eskutik

Uztailak 5, igandea

12:00 Meza Nagusia

13:00 Bermuta “Arizgoiti“ trikitixarekin

Gora