→Arrigorriaga

Erakusketaldiak eta tailerrak nagusi Arrigorriagako Gazteen IV. Arte Azokan

Abenduaren 17an eta 18an Arrigorriagak Gazteen Arte Azokaren edizio berri bat hartuko du. Hain zuzen ere, laugarren urtea da Arrigorriagako Udaleko Gazteria Sailak azoka hau antolatzen duena.

Aurten, 20 saltoki ipiniko dituzte udaletxeko plazan, erakustaldiak egin eta produktuak saldu ahal izateko. Larunbatean 11:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 20:00etara bitartean egongo da zabalik azoka eta igandean 11:00etatik 15:00etara.

Tailerrak eta erakusketak

Abenduak 17, larunbata

11:00-14:00 Zeramika tornuaren erakustaldia

12:00-13:30 Puxikekin egindako gabonetako apaingarrien erakustaldia

17:30-19:30 Gabonetako apaingarriak puxikekin egiteko tailerra eta karikaturen txokoa

Abenduak 18, igandea

12:00-12:45 Dantza emanaldia: Isana dantza-eskola

12:30-14:30 Karikaturen txokoa

Asteburu osoan zehar, udalbatza aretoan, Bego marrazki eta pintura akademiak antolatutako pintura erakusketa ikusteko aukera egongo da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak