→Arrigorriaga

Tokiko artisten bila dabil Arrigorriaga abenduko Gazteen Arte Azoka prestatzeko

Abenduaren 17an eta 18an ospatuko da Arrigorriagako Gazteen Arte Azoka. Aurtengoa laugarren edizioa izango da eta bertan, 18 eta 35 urte bitarteko gazteek aukera izango dute euren talentua erakusteko, baita euren sormen-lanak saltzeko ere.

Nahiz eta aurretik hiru hilabete dauden, Arrigorriagako Udalak epea ireki berri du parte hartu nahi dutenek izena emateko. Interesdunak Gaztegunearekin harremanetan jarri behar dira 946 001 876 telefonoan edo gaztegunea@arrigorriaga.org helbide elektronikoan. Izena emateko azken eguna irailaren 23a izango da.

 

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|