→Arrigorriaga

Giza mosaikoarekin ekin diote Euskaraldiari Arrigorriagan

Txalaparta, alboka, kantuak… Euskaraldiari hasiera emateko ongietorri jaialdia egin dute Arrigorriagan, udaletxe plazan. Dozenaka lagun hurbildu dira, Belarriprest eta Ahobizi txapa soinean daramatela, Euskaraldiaren mosaikoa egitera. Azken datuen arabera, 600 arrigorriagar baino gehiagok eman dute izena Euskaraldian, Ahobizi eta Belarriprest bezala azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte euskara aktibatu eta hizkuntza ohiturak astintzeko asmoz.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak