→Arrigorriaga

Go!azen 5.0 antzerkiaren saio bikoitza egingo dute Arrigorriagan, otsailaren 10ean

Euskal Telebistako Go!azen programa ezagunaren antzerki adaptazioa Arrigorriagan izango da datorren igandean, otsailaren 10ean, Lonbo Aretoan.

ARGAZKIA: EITB

Euskal Telebistako Go!azen programa ezagunaren antzerki adaptazioa Arrigorriagan izango da datorren igandean, otsailaren 10ean, Lonbo Aretoan. Aurreko bisitaldietan Go!azenek edukitako arrakasta kontuan hartuta, saio bikoitza prestatu dute iganderako: lehenengoa 17:00etan eta bigarrena 19:00etan. Sarrera gutxi batzuk baino ez dira falta aretoa betetzeko.

Euskarazko telesaila arrakastatsuaren abenturak laburtzen dituen antzerki moldaketa da Go!azen 5.0 musikala: “Naiak bere ametsa bete zuen eta Royal School of Arts erakundean sartzea lortu zuen iaz. Elik eta Garik, gaizki-ulertu batzuen ostean, elkarrekin bukatu zuten udalekua eta Markelek… Markel izaten jarraitu zuen. Baina hori guztia iragana da. Uda heldu da eta Basakabik ateak ireki ditu berriz ere”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak