→Arrigorriaga

Arrigorriagako Udaleko langileek bat egin dute Gure Esku Dagok deitu duen galdeketarekin

arrigorriaga udal ordezkariak 2017 gure esku dago

Erabakitze eskubidearen aldeko herri galdeketa ospatuko da Arrigorriagan apirilaren 2an. Udal langileek atxikimendu ekitaldia egingo dute martxoaren 16an.

Erabakitze eskubidearen aldeko herri galdeketa ospatuko da Arrigorriagan apirilaren 2an. Udal langileek atxikimendu ekitaldia egingo dute martxoaren 16an

Apirilaren 2an Arrigorriagak erabakitze eskubidea erabiliko du eta herri galdeketa hartuko du, Gure Esku Dago taldeak deituta. Udaleko osoko bilkurak (otsailaren 23an ospatua) EAJ, EH Bildu eta Arrigorriaga Gara alderdiek aurkeztutako premiazko mozioa onartu zuten, hortaz, babesa ematen diote udal alderdi politikoek herri galdeketari. Era berean, Arrigorriagako Udaleko Atal Sindikalak ere bat egin du onartutako mozioarekin.

Horiek horrela, eta babesa erakusteko, udal langileek atxikimendu ekitaldia egingo dute bihar, martxoak 16, 12:00etan udaletxe aurrean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak