→Arrigorriaga

Haur zaintzaile eta kirol zein aisialdi begirale euskaldunen bila Arrigorriagan

Udalak ireki dituen zerrendetan izena emateko epea hilaren 12ra bitartean zabalik dago. Herriko gurasoei igorriko zaizkie zerrendak.

Udaleko Euskara Zerbitzuak Berdinean Euskaraz programa martxan jarri du martxoan. Alde batetik, euskara hizkuntza ondo menderatzen duten eta haurrak zein gazteak zaintzea gustuko duten herritarrak bilatuko dituzte. Bestetik, kirol eta aisialdi bergiraleen bi zerrenda osatuko dituzte. Azken hauetan izena eman gura dutenek begirale ziurtagiria eta euskarazko B2 edo C1 maila izan behar dituzte.

Zerrendok begirale zerbitzuak jasotzeko adin tartean dauden seme-alabak dituzten herriko gurasoen eskuetan jarriko ditu Euskara Zerbitzuak. Udala bitartekaritza lana egiteaz arduratuko da soilik, beraz, ez da lan poltsa bat izango. Parte hartzeko interesa dutenek Herritarren Arretarako Zerbitzuan eman dezakete izena, bai udaletxean bai Abusu Zentroan, hilaren 12ra arte. Beharrezkoa da curriculuma aurkeztea eta eskaera-orria betetzea.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak