→Arrigorriaga

Arrigorriagan 2017an egingo dute erabakitze eskubidearen aldeko herri galdeketa

arrigorriaga gure esku 2014 giza katea

Maiatzaren 28an, larunbatez, GED jaia ospatuko dute Arrigorriagan. Ekitaldian jakinaraziko dute Arrigorriagak herri-galdeketa egingo duela 2017an

Arrigorriagako Gure Esku Dago taldeak jakinarazi berri duenez, maiatzaren 28an, larunbatez, GED jaia ospatuko dute. “Aurten, gainera, ohiko ekitaldiez gain, asmo garrantzitsu baten berri emango dugu: Arrigorriagak herri-galdeketa egingo du 2017an“, diote Arrigorriagako ordezkariek.

Ekainaren 5ean Euskal Herriko hainbat udalerrietan eta eskualdetan erabakitzeko eskubidearen aldeko galdeketak ospatuko dira eta beste udalerriek jarraipena egingo dute 2017an ere. Besteak beste, Oarsoaldea, Aulesti, Barrika, Bermeo, Busturia, Elorrio, Sopela, Uribe Kosta, Usurbil, Hernani eta Arrigorriagan iragarri dituzte 2017rako galdeketak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak