→Arrigorriaga

Arrigorriagako Herri Krosean mozorrotuta parte hartzeagatik sariak

arrigorriaga herri krosa 2016 7

Bihar, otsailaren 26an ospatuko da Arrigorriagako Herri Krosa. Izena emateko epea gaur, larunbata, bukatuko da. Parte hartzea doakoa da.

Bihar, otsailaren 26an ospatuko da Arrigorriagako Herri Krosa. Izena emateko epea gaur, larunbata, bukatuko da. Parte hartzea doakoa da.

Arrigorriagako Udalak Herri Krosaren 17. edizioa antolatu du, Urbiko Triatloi Taldearen laguntzarekin. Lasterketa otsailaren 26an izango da eta bi proba nagusi izango ditu: 11 kilometro eta erdikoa eta 4,8 kilometrokoa. Gainera, lau modalitate txiki egongo dira, 250 metrotik kilometro eta erdira arteko distantziak dituztenak.

Izena ematea doakoa da eta horretarako azken eguna gaur, otsailak 25, da. Interesdunek Urbiko Triatloi Taldearen webgunearen bidez gauzatu ahal izango dute inskripzioa.

ARRIGORRIAGAKO XVII. HERRI KROSA – ORDUTEGIAK

11:00 Txiki A. 250 metro

11:10 Txiki B. 500 metro

11:25 Txiki C. 1.000 metro

11:45 Txiki D. 1.500 metro

12:15 Herri Krosa (laburra -4,8km- eta klasikoa -11,5km-)

SAHARAR HERRIAREN ALDE

Aurreko edizioetan bezala, aurten ere kirol ekitaldiak elkartasun keinua izango du: Saharar Herriarekiko Elkartasun Kanpainarekin bat egiteko Tindufeko kanpamenduetara bidaliko diren elikagaiak jasoko dituzte. Parte hartzaileek dortsal baten truke atun latak, azukrea, egoskari edota konpresa paketeak emango dituzte. Probaren egunean bertan kiroldegiko pilotalekuan trukatuko dira dortsalak eta elikagaiak.

MOZORRO ONENAK SARIA

Inauterien garaian gaudela, partaideak mozorrotuta korrika egitera animatzen ditu antolakuntzak. Proba luzea edo laburra amaitzen dutenen artean, mozorrorik onena aukeratuko da eta hautatuak bi pertsonentzako bazkaria irabaziko du Arrigorriagako Poli jatetxean. Proba egin eta ondorengo astean irabazlea nor izan den iragarriko da Urbiko taldearen webgunean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak