→Arrigorriaga

Herri ondarea berreskuratzeko Zuztarluze txapelketaren finala maiatzaren 19an Arrigorriagan

2015ean 200 ikaslek hartu dute parte. Finala Arrigorriagako Lonbo Aretoan izango da 10:00etatik aurrera eta bertan 8 bikotek hartuko dute parte.

Urteak dira Arrigorriagako Euskara Zerbitzuak Nerbioi-bailarako gainontzeko udalerriekin batera herri ondarea berreskuratzeko egitasmo baten inguruan elkarlanean hasi zela: “Zuztarretatik ahora”.

Ondare horren gizartearatzean Arrigorriagako Udalak beste urrats bat eman nahi izan du eta Zuztarluze interaktiboaren jokua sortu du. Interaktiboaren bitartez bertako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan ondare horrekin jolasteko eta txapelketa bat gauzatzeko lortu da. EITBn hain ezagun egin den Mihiluze programaren formato bera dauka txapelketak, baina bertako edo inguruko ondare etnolinguistikoa olgetaren bitartez eta modu dinamikoan ikasteko helburua dauka.

2015ean DBH 1. mailako ikasleek eta Herri Ikastetxeko 6. mailako ikasleek hartu dute parte eta guztira 200 ikaslek eman dute izena txapelketan. Finala maiatzaren 19an izango da Lonbo Aretoan 10:00etatik aurrera eta bertara 8 bikote heldu dira, 4 ikastetxe bakoitzetatik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak