→Arrigorriaga

Iratxe Fresnedaren Lurralde Hotzak nazioarteko dokumentalik onena izendatu dute Portoko zinemaldian

Nazioarteko dokumentalik onenaren saria jaso du Iratxe Fresneda zuzendari arrigorriagarraren Lurralde Hotzak (Cold Lands) dokumentalak, Portoko Internation Film Festivalean. 

Iratxe Frenesda zuzendari arrigorriagarra / Geuria

Nazioarteko dokumentalik onenaren saria jaso du Iratxe Fresneda zuzendari arrigorriagarraren Lurralde Hotzak (Cold Lands) dokumentalak, Portoko Internation Film Festivalean. 

Azaroan Gijongo Nazioarteko Zinema Jaialdian parte hartu zuen Fresnedak Lurralde Hotzak dokumentalarekin, apirilean Euskal Herriko hiriburuetan estreinatu zuen eta Nantesen, Rigan, Bartzelonan eta Granadan ere izan da lan honekin. Ikus-entzunezko puzzle baten gisa, fikzioa eta errealitatea gurutzatzen ditu Fresnedak Lurralde Hotzak filman. Euskal Herriko itsas paisaietatik abiatuta iparraldeari begira jartzen den ibilbideari egin du zuzendari arrigorriagarrak, Alemania, Suedia, Dinamarka eta Islandiara heltzeko. Dokumentala estreinatu baino lehen GEURIAk Fresneda elkarrizketatu zuen. 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak