→Arrigorriaga

Izen-abizenen grafia euskaratzeko kanpaina martxan jarri du Arrigorriagako Udalak

Euskaltzaindiaren webgunearen bidez izen-abizenen idazkera zuzena konprobatu ostean, aldaketa eskaera Erregistro Zibilean edo Epaitegian egin daiteke, hiru dokumentu aurkeztuta

Arrigorriagak, Bizkaiko hainbat udalerrirekin batera, Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Eudelek abian jarri duten kanpainan parte hartuko du, herritarrei jakinarazteko zeintzuk diren eman behar dituzten urratsak euren izen-abizenen grafia euskaratzeko.

Apelliduak abizendu kanpaina martxan du Udalak. Izapideak egiten hasi baino lehen, interesatuak Euskaltzaindiaren webgunean kontsulta dezake izen edo abizen bat nola idatzi behar den euskaraz. Ondoren, Erregistro Zibilera edo Epaitegira joan behar du eta izenaren edota abizenaren grafia euskaratzeko eskaera egin behar du.

Aurkeztu behar diren agiriak honako hauek dira: NANaren fotokopia, jaiotza-agiriaren ziurtagiri literala jaioterriko epaitegian edo www.justizia.net webgunean eskuragarri dago) eta errolda liburua. Adingabeek gurasoen nortasun agiriaren kopia eta errolda-ziurtagiria ere aurkeztu beharko dituzte tramiteak egin ahal izateko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak