→Arrigorriaga

Kale antzerkiko ikastaroa Arrigorriagako XX. Nazioarteko Clown eta Pailazo Jaialdian

arrigorriaga clown pailazo jaialdia ciecacahuète ikastaroa 2015

Ikastaroa maiatzaren 7an eta 8an izango da Cie Cacahuète taldearen eskutik eta jaialdia hilaren 8tik 10era bitartean ospatuko da.

Arrigorriagako Nazioarteko Clown eta Pailazo Jaialdiaren XX. edizioak “L´enterrement de Maman XXL” kale antzerkiko ikastaroa antolatu du bere ekintza paraleloen artean. Cie Cacahuète izango da maiatzaren 7 eta 8an ikastaroa emateko arduraduna. Konpainia frantsesak ikuskizun ibiltari eta satirikoa eskainiko du ere maiatzaren 8tik 10era ospatuko den jaialdian.

Konpainiaren sortzaileak, Pascal Larderetek, esperientzia ezohiko batean parte hartu nahi duten pertsona boluntarioekin egingo du lan, indarrean dauden oinarrizko arau eta kodeen urraketa onartzen dutenak, alegia. Ikastaroa kale-ekintzen sorkuntzan oinarrituko da.

Ikasleen kopurua 10 eta 15 bitartekoa izango da. Ikastaroak 12 orduko iraupena izango du: 16:00etatik 20:00ak arte maiatzaren 7an eta 10:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 20:00ak arte maiatzaren 8an. Matrikularen prezioa 120 eurokoa da (100 € ARTEKALEko kideentzat). Interesa duten pertsonek 620 543 668 telefonoaren bitartez edo inscripciones@aireaire.com helbide elektronikora email bat bidaliz eman dezakete izena.

“IGELEN METAMORFOSIA” ERAKUSKETA 

Ikastaroaz gain, jaialdiak Corrado Masacciren “Igelen metamorfosia” erakusketa antolatu du. Igela ardatz duen txotxongiloen erakusketa hau apirilaren 29tik maiatzaren 13ra arte egongo da ikusgai udaletxeko erakusketa gelan. Proiektuak honakoa frogatu nahi du: txotxongiloa, berez, eskultura, pintura eta antzerkiaren sintesia dela.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak