→Arrigorriaga

Kirola protagonista izango da Arrigorriagako jaietan

Besteak beste, Larunbe, Olaizola II , Bengoetxea VI eta Aretxabaleta pilotariak arituko dira Arrigorriagako udal kiroldegian.

Herrik Kirolak hitzordu garrantzitsua izaten dira urtero Arrigorriagako jaietan//Geuria

Ekintza guztien artean, eskupilotako Bizkaiko Txapelketaren VII. edizioa da nabarmentzekoa. Uztailaren 20an, ostiralez, punta puntako pilotariak arituko dira Arrigorriagako frontoian. Besteak beste, Larunbe, Olaizola II , Bengoetxea VI eta Aretxabaleta izango dira Arrigorriagako udal kiroldegian.

22:00etatik aurrera izango da hori eta ETBk zuzeneko emanaldia egingo du Arrigorrigatik. Hiru partida izango dira guztira: lau t’erdian Arteagak Lasoren kontra jokatuko du, buruz burukoan Bakaikoa eta Urretabizkaia arituko dira eta bikotekako partidan Olaizola II-ak eta Aretxabaletak Bengoetxea VI eta Larunbe bikotea izango dute aurrez aurrez.

Hori pilotari profesionalei dagokienez. Izan ere, hurrengo egunean, hilaren 21ean (larunbata), benjamin eta benjamin aurreko mailako pilota-partidak jokatuko dira anbulatorioko pilotalekuan, Arguia Pilota Eskolak antolatuta. Horrez gain, hilaren 22an, benjamin aurreko, benjamin eta kadete mailako partidak jokatuko dira udal-pilotalekuan.

ESKALADA ETA URPEKARITZA IKASTAROAK
Hilaren 21ean, larunbatez, xakeko taldekako partida laburren txapelketa eta haurrentzako xake txapelketa jokatuko dira, udaletxeko arkupeetan. Patinajea ere protagonista izango da larunbatean,  XI. Hiri Ibilbidea antolatu baitute. Taekwondoari dagokionez, haur eta gazteentzako ate irekien jardunaldia egingo da kiroldegian, 11:00etatik aurrera. 

Egun berean, urpekaritza eta eskalada ikastaroak egingo dira udal kiroldegian, 11:00etatik aurrera biak. Lehena kanpoko igerilekuan izango da eta bigarrena eskalada-horman.

Igandean, Madalena Egunean, txirrindularitzaren eta Herri Kirolen txanda izango da.  XII. Txirrindulari Bira antolatu dute aurten: udaletxeko plazan hasi (11:30) eta amaitu da. Arratsaldean Bizkaiko Herri Kirolen Liga ospatuko da eta Ondarroako Herri Kirol Taldea izango da Lehendakari Agirre parkean.

Bukatzeko, ez dira faltako, urtero legez, futbol, saskibaloi eta padel txapelketa herrikoien finalak.

Programa osorik irakurtzeko: ARRIGORRIAGAKO JAIAK 2018-PROGRAMA

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|