→Arrigorriaga

Athletic, Padura eta Etorkizun kirol taldeek euskarak kirolean duen garrantziaz hausnartuko dute

arrigorriaga padura saskibaloia 2017 uda kanpusa

Athletic taldeko Amaia Olabarrieta jokalaria, Padura Saskibaloi Elkartea eta Etorkizun Futbol Taldea bilduko dituen mahai-ingurua egingo dute Lonbo Aretoan.

Padura Saskibaloi Elkarteak antolatutako udalekua / Padura Saski

Abenduaren 4an, asteartean, Athletic taldeko Amaia Olabarrieta jokalaria, Padura Saskibaloi Elkartea eta Etorkizun Futbol Taldea bilduko dituen mahai-ingurua egingo dute Lonbo Aretoan,17:00etatik 18:30era. Koikili Lertxundi futbolari ohiak moderatuko du eztabaida.

Padura Saskibaloi Elkartearen ordezkaria Jon Ander Paredes izango da, eta Etorkizun Futbol Taldearena Roberto González. Haiekin izango da, halaber, Euskara eta Komunikazioko zinegotzia, Sonia Rodríguez. Parte-hartzaileek euskararen normalizazioan sakonduko dute, udalerriko kirol-jardueretan normalizazioaren alde egin daitezkeen ekintza ezberdinak aztertuz.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak