→Arrigorriaga

Kirolean euskaraz egiteko hautua hartu du Arrigorriagako Padura Saskibaloi Taldeak

Eskolatik kanpo ere, gazteen arteko komunikazio hizkuntza nagusia euskara izatea bilatu gura du saskibaloi taldeak. 8 urtetatik 14 urtera arteko taldeetan euskara da lehenetsitako hizkuntza.

Itsaso Paredes entrenatzailea eta saskibaloi taldeko jokalariak, Arrigorriagako udal kiroldegian / Geuria

Eskolatik kanpo ere, gazteen arteko komunikazio hizkuntza nagusia euskara izatea bilatu gura du saskibaloi taldeak. 8 urtetatik 14 urtera arteko taldeetan euskara da lehenetsitako hizkuntza.

Eskolaz kanpoko ekintzetan ere gazteen artean euskaraz aritzeko ohiturak sustatzeko konpromisoa azaldu du Padura Saskibaloi Taldeak. “Eskolan eta eskolarekin harreman zuzena duten ekintzetan gazteek normaltasunez ikusten dute euren artean euskaraz egitea. Kirola baina, aparteko ekintza bezala ikusten dute eta gaztelaniara jotzen dute normalean”, azaldu du Jon Ander Paredes taldeko koordinatzaileak.

Egoera horri buelta emateko asmoz, 8 eta 14 urte arteko saskibaloi taldeetan euskara komunikazio tresna erreferentea bihurtu gura du Padura Saskik, eta horretarako, Karmelo Ayesta herritarraren eta Udalaren laguntza izan du. “Eskola kirol talde guztiak entrenatzaile euskaldunen ardurapean jarri ditugu eta kirolariei hala zuzendu behar zaizkie, euskaraz”, dio Paredesek. “Gazteei begira gaudenean, lehen lana helduek egin behar dute. Kasu honetan, kirol taldeetako arduradunek dute, neurri handian, euskararen erabilera benetan gerta dadin baldintza egokiak sortzeko aukera eta erantzukizuna”, uste du Padura Saskiko koordinatzaileak.

Jon Ander jakitun da aldaketa ez dela egun batetik bestera gertatuko, baina itxaropentsu azaldu da proiektuarekin: “Ez dugu euskara perfektu batean garatutako entrenamendua bilatzen, ez. Gazteek txipa aldatzea bilatzen dugu, lan saioetara datozenean entrenatzailearekin behintzat euskaraz egin behar dutela ulertzea. Batzuek hobeto, besteek okerrago, baina ahalegina nabaritu egiten da eta euren artean hasiak dira euskaraz. Apurka apurka goaz”.

D ereduko kirola

Soziolinguistika Klusterrak berriki garatutako “D ereduko kirola” proiektuan rtr parte hartu du saskibaloi taldeak, Gasteizko Zaramaga pilota elkartea, Getxoko Aixerrota boleibol taldea, Donostiako Reala eta Zarauzko eskubaloi taldearekin batera. Kirolariei euskara erabiltzeko “aukera praktikoak” eskaintzeko txostena garatu du Klusterrak eta aurrerantzean bertan adostutakoak aplikatzea da helburua.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak