→Arrigorriaga

Arrigorriagak udal kiroldegiko 42 onuradunen abonamenduaren %40 ordainduko du

arrigorriaga kiroldegia

Udalak 1.762 euro inbertituko ditu. Guztira, 42 herritarrek eskatu dute laguntza ekonomikoa eta Udalak abonamenduaren %40 ordainduko die erabiltzaile horiei

Arrigorriagako Udalak beste urte batez diru-laguntzak emango ditu udal-kiroldegiko harpidedunei. Guztira, 42 herritarrek eskatu dute laguntza ekonomikoa eta Udalak abonamenduaren %40 ordainduko die erabiltzaile horiei.

Udal gobernuak, horretarako, 1.762 euro inbertituko ditu, iaz baino 66 euro gutxiago. 2015ean, 1.828,71 euro bideratu zituen, eskaera gehiago egon baitziren iaz (48 herritarrek eskaera egin zuten 2015ean).

“Egoera ekonomiko ahulean dauden familia eta pertsonak laguntzeko diru-laguntza da, kirola egiteari uko egin behar ez diezaioten“, azpimarratu du Argoitz Gomez Kirol zinegotziak: “Azken finean, kirola egiteak bizitza osasungarriagoa edukitzen laguntzen du, baita bizitza sozialean integratzen ere“.

Gora